Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Txilibituak ja zorroztuta, jaien esperoan

Hilaren 6tik 11ra herriko festak ospatuko dituzte hondarribiarrek. Ohi bezala, hilaren 6a, 8a eta 10a izango dira aurten ere jendetsuenak, baina gainontzekoetan ere ez da atsedenik izango.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/09/02
Titi-biliti Hondarribiko Jaiak 2015 txistulariak

Txistulariak Kale Nagusian gora Titi-biliti doinuak joaz

Ia ezer ez da falta Hondarribiko jaietarako. Gaurkoarekin lehen hiru bederatziurrenak ospatu dituzte santutegian eta txilibituak behar bezala zorroztuta daude dagoeneko. Astebururako ekitaldi piloa dago iragarrita, baina indarrak gorde behar dira, asteartetik aurrera datorrenari begira. Aurreko eta ondorengo ekitaldi sorta erabat baztertu gabe, hilaren 6an goizez hasi eta 11 gauean bukatzen dira Hondarribiko festak, haurren txupinarekin abiatu eta su artifizialekin amaitu. Sei egun, dozenaka ekitaldi, eta aspertzeko aukerarik ez. Gazteei eta duela gutxira arte gazte izan direnei galdetuz gero, hiru dira egun indartsuenak. Hilaren seia, koadrilen afariak egiten direlako; hilaren 8a, Alarde Eguna delako; eta hilaren 10a, Arrantzale Eguneko parranda ahazten zaila izaten delako. Gauari kasu eginez gero bai, hiru horiek dira egun luzeenak, eta jendetsuenak, baina beste hiruretan ere jai handia izaten da, bereziki egunez bada ere. Hala, 7a ekitaldi irmoz beterikoa izaten da eta jaien hasiera ofizialarena, 9an haurrena bihurtzen da egitaraua, eta 11n sekulako giroa biltzen da Zumardiko azokaren inguruan. Aurten gainera, arraun elkarteak hilaren 11an irabaziko du Kontxa, eta 10eko gaualdia luzatzen duenak ordu gutxi izango ditu lotarako. Eskerrak astelehena lan eguna den; atseden hartzeko aprobetxatuko du batek baino gehiagok. Hondarribiko Hitzak jaien jarraipen berezia egingo du eta eguneroko ekitaldi nagusien argazkiak publikatuko ditu. Nolanahi ere, hona hemen hilaren 6tik 11ra galdu ezin diren ekitaldietako batzuk.

6 Txikiek hasiko dute festa

Hondarribian haurrak helduei aurreratzen zaizkie eta egun bat lehenago hasten dituzte festak. Hilaren 6an goizeko 11:00etan jaurtiko dute haurren txupina eta ordu erdi geroago zezen puzgarriek entzierro arriskutsua burutuko dute Santa Maria atetik abiatuta. Astearteko kontzertu nagusia Delorean taldearen eskutik iritsiko da. DSC_0347

7 Berriro hasiko dira jaiak

Jaien hasiera ofiziala hilaren 7an izaten da, 12:00etan, suziriaren jaurtiketarekin eta urrezko dominen banaketarekin. Lurdes Zubeldia Nere sukaldetxoan liburuaren egileak eta Mercedes Iridoy Josu Zabala hil zutenean alkate zenak jasoko dute oroigarria aurten. Zabalaren omenaldia 7ra aurreratu dute aurten —8an egin izan da beti, egun horretan hil baitzuten—; 17:00etan egingo dute. Arratsean udalbatzak aurreskua dantzatuko du Arma Plazan, Te Deum eta Salbea-ren ondoren. DSC_0050

8 Alarde Eguna

Festetako egun handia da 8a, Alardearen eguna. Herri osoa aterako da kalera, batzuk parte hartzera, besteak tropen ibilbideak ikustera. Beste behin, lau desfile izango dira aurten, bina goizez eta arratsaldez. Zailtasunak zailtasun, Jaizkibel konpainia parekideak hogeigarrenez jardungo du. Gauean ez da girorik faltako, besteak beste, Kresala taldearen erromeriarekin. DSC_0046

9 Helduen ajea, haurren aukera

Alardearen biharamunean helduek atsedena behar izaten dute eta haurrak eta gaztetxoak horretaz baliatzen dira. Taka-taka motoen lasterketa, parke erraldoia, sokamuturra, puzzle lehiaketa… Haurren eguna izaten da hilaren 9a baina arratsean ezin galdu Kemen Dantza Taldearen erakustaldia Arma Plazan, eta gauez Patxoko Nice, Cobra eta Niña Coyote eta Chico Tornado banden emanaldia Bentan. DSC_0025

10 Arrantzale Eguna, gazteena

1638ko setioan hildakoen aldeko ospakizunez aparte, parrandarako aitzakia paregabea izaten da Arrantzale Eguna. Gazteek goizetik hasten dute festa, Bidasoaldeko EKTk antolatutako jokoekin eta koadrilen bazkariarekin. Bazkalostean festak ez du etenik izango; Hondarribiko Elektro-Patxaranga, DJ Kanu eta Ken Zazpi arduratuko dira horretaz. Giro lasaiagoa bilatzen dutenek Arma Plazan aurkituko dute, Gontzal Mendibilekin. DSC_0419

11 Azoka baino askoz gehiago

Baserritarren Egunarekin bukatzen dira Hondarribiko festak. Zumardia aldean izaten da festa, goiz eta arratsaldez, baina azken urteetan hilaren 11ko festa eremua zabaldu egin da. Herri kirolak, bertsolariak, pailazoak, pilota, erromeria, kantu-jira… egun handia da jaien azkenengoa. Su artifizialek itxiko dute pertsiana, hori bai, Doctor Deseo taldearen ondoren. Hilak 11. Azoka
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.