Komunitate maputxe batekin zegoen Iban Gartzia irundarra atxilotu du Txileko poliziak, handik kanporatzeko asmoarekin. Werken maputxeen komunikabideak jakinarazi duenez, Currarrehue herrian atxilotu dute, mapudungun (maputxeen hizkuntza) ikastaroa egiten ari zela. Wallmapuko polizia etxetik Santiagora eramatekoak ziren.
Edonola ere, momentu honetan ez dago bere egoeraren informazio zehatzik. HITZA-k jakin ahal izan duenez, senideek hitz egin dute berarekin, baina oso modu laburrean. Werkenen arabera, hango 19:00etan eramango dute aireportura, eta bihar iritsiko da Madrilera.
Hara joana zen otsailean maputxeekin egon eta ezagutzeko. Wallmapun, Kimche Mapu irrati komunitarioak kolaboratzen zuen. Irratiak sare sozialetan zabaldu duenez, ez du inongo akusaziorik edo auzi irekirik, baina kolaborazio horregatik atxilotu dutela uste du. Maputxeen lur berreskurapenaren borrokan egiten du lan.
Askapenak mobilizazioak antolatu ditu gaur, Irunen. 18:00etan, batzar informatiboa egingo dute Hazian, eta 19:00etan, elkarretaratzea San Juan plazan. Askapenaren arabera, Txileko Gobernuari ez zaio gustatu irundarraren kolaborazioa eta maputxeen berri atzerrian ematea.
Iban Gartzia irundarra, Kimche Mapu irratian
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.