Jaialdiari buruzko informazio guztia: egitaraua taldeen informazioarekin, autobus bereziak, iazko argazkiak, erreportajea...
Hondarribiko Portu auzoko denda bat, jaialdirako prest
Gaur hasiko da XI. Hondarribia Blues Festival jaialdia. Lau egunez, Europako blues hiriburu handienetako bat bilakatuko da herria eta antolatzaileek ekitaldi piloa prestatu dituzte bertakoek eta bisitariek disfrutatu ditzaten. Ia 100.000 lagun espero dira gaur eta igande gaua bitartean Hondarribian, horietako asko gertuko herrietatik hurbilduko direnak.
20tik gora kontzertu, bost eszenatoki, bi herri bazkari zuzeneko musikarekin (larunbatean barbakoa eta igandean paella), eta lerro hauetan azaldu ezin daitekeen giro itzela. Dena herri barruan eta doan —jatekoak eta edatekoak salbu—.
Jaialdi osora nahiz egunen batera etorri nahi dutenentzat, hona hemen XI. Hondarribia Blues Festival jaialdian ez galtzeko behar den informazio guztia.
Ekialdebusen zerbitzu bereziak: E21 E25 E77 E78