Travellin' Brothers taldeko gitarristarentzat, munduko blues jaialdi onenetakoa da Hondarribikoa. Aurten bitan joko dute leioarrek, ostegunean eta igandean.
Ia dena prest dago XI. Hondarribia Blues Festival jaialdirako. Antolakuntza erabat itxita dago, kartelak Euskal Herriko ohiko hormetan itsatsi dituzte, hoteletan ‘ohe librerik ez’ karteltxoak jarrita… Hilaren 14tik 17ra egingo dute aurtengoa baina dagoeneko blues giroa dario herriari eta asteburu honetan bertan izango da zer entzun. Gaur eta bihar kontzertu bana antolatu dituzte kirol kaian (ikusi agenda), datorren asteari begira giroa bertzeko.
Doan, herrian, eta maila handikoak. Horrelakoak dira Hondarribia Blues Festival jaialdiko kontzertuak. Hamarkada batean, ero batzuen ametsa errealitate bilakatu da, eta dagoeneko Europako blues bilgune handienetako bat da Hondarribikoa. Aitor Cañibano Goikoetxea Travellin’ Brothers taldeko gitarristak ez du zalantzarik horretan.
Aitor Cañibanoren ustez oso zaila da jaialdi batek Hondarribikoak biltzen duen guztia izatea
Jaialdi asko ezagutzen dituzue zuek. Beste batzuekin alderatuta, nolakoa da hemengoa?
Mundu osotik bidaiatu dugu eta Europako eta AEBeko jaialdi handienetan jo izan dugu, eta Hondarribia Blues Festival handien artean dagoela esan dezakegu, ez bakarrik maila artistikoagatik, baizik eta alde guztiak kontuan izanik.
Zer du zuretzat Hondarribia Blues Jaialdiak?
Ez zaio ezer falta. Inguru pribilegiatua, gastronomia, publiko leiala, giro sinestezina kaletik asteburu osoan, antolakuntza ezin hobea… oso zaila da hori guztia batzen duen jaialdi bat aurkitzea, itzela da. Ez bakarrik niretzat, Travellin’ Brothers taldeko kide guztientzat Hondarribikoa jaialdi bat baino gehiago da, ezinbesteko data da guretzat. Inoiz ez dugu hutsik egin, jotzen, parte hartzen edo publiko bezala, beste edozeinek bezala gozatzen.
Travellin’ Brothers taldea jaio eta urte pare batera hasi ziren antolatzen…
Jaiotzen eta hazten ikusi dugun jaialdia da, eta nolabait esateko, bizitza paraleloak ditugu eta gure ibilbide musikalean eragin erabatekoa izan du. Asko zor diogu jaialdiari eta antolatzaileei. Hondarribia Blues Festivaleko historiako parte izatea guretzat asko pozten gaituen ohorea da.
Ostegunean eta igandean
Aurten One day in Norway diskoa kaleratu dute bizkaitarrek —beheko bideoan aurkezpen abestia entzun daiteke— eta Hondarribiko jaialdira bitan hurbilduko dira. Beraiek irekiko dute egitaraua, ostegunean, Itsas Etxea Auditoriumean haurrentzat eskainiko duten kontzertu pedagogikoarekin. Eta igandean 11. edizioko amaiera ekitaldian parte hartuko dute, beste hainbat artistekin batera. “Eta beste urte askotan egitea nahiko genuke. Bizitza luzea Hondarribia Blues Festival jaialdiari!”, gaineratu du leioarrak.
Ikusi egitaraua
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.