Katsikaseko sei emakume boluntarioak Itsas Etxean kontakizuna egiten
Greziako Katsikas errefuxiatuen kanpalekuan Emekik bildutako arropa banatu zuten boluntarioen kontakizuna jaso zuen atzo arratsean Itsas Etxea Auditoriumak. Ekitaldi hunkigarria izan zen, une gozoak eta gaziak bildu zituena. Argazkiz, bideoez, eta hitzez, “Katsikaseko bost egun gogor baina ederrak” partekatu zituzten herritarrekin.
Katsikasera joandako boluntarioez gain, Txomin Sagarzazu alkateak, Emeki elkarteko presidente Leire Miguezek, Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Juanjo Acosta SMHrekin Kios irlan lanean aritutako gazteak eta Maribel Gartzia pediatrak hitz egin zuten.
Errefuxiatuek dituzten bizi-baldintzez mintzatu zen Gartzia, bereziki, Katsikasen gaixorik dauden pertsonenez. Izan ere, familia hauskorrak Euskal Herrira ekartzen saiatzea da Hondarribiko boluntarioen erronka berria, eta bide helburu horretan laguntzen ari zaie Gartzia.
Joan den astean hamabost familiez osatutako zerrenda bat aurkeztu zuten hondarribiarrek Batzar Orokorretan, Katsikaseko esperientzia kontatzearekin batera. Errefuxiatuen gaia lantzeko sortu den erakundeen arteko mahaian lantzen ari dira eskaera hori. Datozen asteetan ekimen beri horren gaineko informazio gehiago zabalduko du HITZAk.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.