Fibrosi kistikoaren ikerketaren alde xake partidak antolatu dituzte Erdi Aroko Azokan.
Asier Perez-Karkamo
Bidasoa
Ander Tafall (ezkerrean) eta Patxi Moreno, bi zaldun Erdi Aroko Azokan
Marlaxka Xake Taldeak eta Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak “xake mate” esan diote gaixotasun horri Hondarribiko Erdi Aroko Azokan. Marlaxkak prestatutako txokora hurbildu diren xake zaleek Marlaxkako gaztetxoen kontra jokatzeko aukera izan dute, helburu solidario batekin.
Denetarik izan da, patxadaz jokatzeko aukera, jokalari bat askoren kontra, baina baita une ikusgarriak ere, Patxi Moreno (bideoan, beltzekin) eta Ander Tafall (zuriak), Euskadiko Haurren Mailako txapeldun eta txapeldunordea hurrenez hurren, elkarren kontra bullet modalitatean jokatzen jarri direnean bezala.
Xake modalitate azkarra da bullet; jokalari bakoitzak minutu bat du erlojuan, eta inork irabazi ezean, minutua agortzen duen lehena da galtzaile. Zeinek irabaziko du? Ikusi bideoa jakiteko.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.