'Euskel Antiqva', Erdi Aroko Azoka Euskal Herrian kokatzeko
Enrike Solinisen Euskal Barrokensemble taldeak Euskel Antiqva interpretatuko du Itsas Etxean. XVI. eta XVII. euskal musika ikertu eta bildu du taldeak.
Euskal Barrokensemble taldeak Errenazimenturaino eramango ditu entzuleak
Enrike Solinisen Euskal Barrokensemble taldeak Hondarribia bisitatuko du larunbatean, Erdi Aroko Azokaren egitarauaren barruan. XVI eta XVII. mendeetako euskal musika ikertu, arrastoak bildu eta Euskel Antiqva izenburupean hainbat pieza berreskuratu ditu Euskal Barrokensemblek berriki (ikusi beheko bideoa), eta larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean aurkeztuko dute, 20:00etan. Sarrerak 10 euroan daude salgai Interneten (18 urtetik behera, 4 euro), eta egunean bertan leihatilan erosteko aukera izango da, emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik aurrera.
Antzinako musika jotzeagatik nazioarteko ospea lortu du Tolosan bizi den Enrike Solinis bilbotarrak, eta gitarra eta lautarekin duen abilezia erakutsiko du Itsas Etxeko oholtzan. Bere ondoan izango ditu Pablo Martin Caminero (kontrabaxua), Dani Garay (perkusioa), Miren Zeberio (biolin barrokoa), Sabin Bikandi (txistu, alboka eta gaita), eta Leire Berasaluze abeslari bezala. Musikari bikainak denak, Erdi Aroko Azokako larunbateko jardunaldiari urrezko itxiera musikala emango diotenak.
Baina ekitaldia ez da musikara mugatuko. Izan ere, Hondarribiko saiorako Irungo Eraiki Dantza Taldearen laguntza berezia izango dute, eta Begoña Zubieta kazetariak Juan Perez de Lazarragaren poesia zaharrak errezitatuko, eta Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae eta Cantar de la batalla de Urrejola liburuetako zatiak irakurriko ditu.
Musika, dantza eta literatura uztartuko ditu Euskal Barrokensemble taldearen Euskel Antiqva emanaldiak. Baina hori baino gehiago izango da, liburuetan aurkitu ezin daitekeen Euskal Herriko historiako irakasgai bat.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.