Larunbat eta igande honetan errefuxiatuen egoera salatzeko ekitaldiak egingo dituzte Irunen.
Larunbat eta igande honetan errefuxiatuen egoera salatzeko ekitaldiak egingo dituzte Irunen. Modu horretara, errefuxiatuak Europara sartzea oztopatzea kritikatuko dute, eta era berean, Irunen besoak zabalik hartuko dituztela erakutsi nahi dute.
Hainbat ekitaldi egingo dituzte bi egunetan, besteak beste, hitzaldiak eta giza katea. Era berean, kanpaldia egingo dute Zabaltza plazan bertan.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, geroz eta ugariagoak diren gatazken ondorioz, euren herrialdeak utzi eta migratu behar dutenen kopurua handituz doa. Egoera horren aurrean Europak hartu duen jarrera, ordea, salagarria dela iritzi diote, “elkartasun eta morala alderatu, eta Turkiarekin milaka errefuxiaturi gure herrialdeetara sarbidea oztopatzen dien akordioa sinatu du”.
Zentzu horretan, akordio hori salatzearekin batera, migranteei babesa adierazi eta ongietorria eman nahi diete.
Egitaraua
Larunbata
- 16:00: Muntaia
- 17:00: Aurkezpen ekitaldia
- 17:30: Hitzaldia.
- 19:30: Giza katea
- 20:00: Txarla, Zaporeak-en eskutik.
- 21:30: Kontzertua
Igandea
- 12:00: Hitzaldia Emekiren eskutik.
- 13:30: Bertsoak eta txalaparta.
- 17:00: Giza katea.
- 18:00: Itxiera ekitaldia.
Katsikasko bizipoza dira haurrak, baina oinaze handia daramate barruan.