Sorturen ustez, bakartzeak eta euskal presoei ezartzen dizkieten gainerako salbuespeneko neurriek "presoen eta beren senideen sufrimendua areagotzea" dute helburu.
Fresnesko espetxean gose greban dauden euskal presoei elkartasuna adierazteko martxak antolatu ditu Sortuk. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik eta zenbait herritatik ere aterako dira autobusak, Irundik eta
Errenteria-Oreretatik, kasu; irundar bat dago espetxe horretan, Iratxe Sorzabal. Ostiralean irtengo da autobusa. Izena Hazia elkartean eman beharko da.
Borrokaldiaren hamaseigarren eguna dute gaur. Maiatzaren 2an Itziar Moreno euskal presoa bakartu zuten, eta hori salatzeko hasi zuten. Gizonen moduluan gose greba hasi zuten, eta horien artean dago Errenteria-Oreretako Xabier Goienetxea. Emakumeen moduluko euskal presoak zigor ziegan izan ziren joan den astelehenera arte.
Iratxe Sorzabalek, gainera, uko egin dio zenbait otorduri.
Sorturen ustez, bakartzeak eta euskal presoei ezartzen dizkieten gainerako salbuespeneko neurriek «presoen eta beren senideen sufrimendua areagotzea» eta «gatazka politikoaren konponbidea eragoztea» dute helburu.
Larunbatean baraualdia egin zuten Errenteria-Oreretan, Fresnesko euskal presoekin elkartasunean