Bihar pasatuko da Txirrinka Irundik, eta Lakaxita izango da lekukoa hartuko duen taldeetako bat.
Bihar abiatuko da Hendaiatik
Txirrinka azpiegitura erraldoien kontrako bizikleta martxa. Hendaiatik Irunera pasatuko da, eta 17:45ean iritsiko da Lakaxitara. Gaztetxeak lekukoa hartuko du, herriko beste zenbait elkarterekin batera: AHT Gelditu (17:10ean, Santiago zubian) eta Katea-Landetxako auzo elkartea (18:00etan, Katean). Proiektu txikitzaileak ez dituztela nahi eta San Migel-Anaka berdea nahi dutela adieraziko dute.
Era berean, herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera, bizikleta hartuta. Hiru egunez, Txirrinkak Euskal Herri osoa zeharkatuko du: lau zutabe irtengo dira, eta guztiak Bergaran bilduko dira igandean.
Post-Txirrinka
Txirrinka pasatu arren, Lakaxitan jarraituko dute azpiegitura erraldoien kontra borrokan, eta “proiektu txikitzaile eta zementatzaileen aurrean, kabaret vanpirikoa” proposatu dute. Hala, antzerki maratoia egingo dute hilaren 27 eta 28an.
Egitaraua
Ostirala, hilak 27
- 21:00: Requiem para Enriquez, El Concertino antzerki taldea.
Larunbata, hilak 28
- 18:00: Paz no está con nosotros, Amildegi antzerki taldea.
- 18:30: Entre espejismos Cabaret-en zati bat, El Escondite Teatroren eskutik.
- 19:30: Cabaret vampírico, T’ Ombligo Teatrorekin.
- 20:30: Cuando Clide conoció a Bonnie: Nabarro eta Juliaren eskutik.
- 21:30: Jeremiah kantaria.
Txirrinkaren aurkezpena, Hendaian tren geltokian. (Argazkia: Gari Garaialde)