Sarriegi, Dieguez eta Garaialde, ‘E, petrel! Julio Villarrekin solasean’ obrako entsegu batean
Julio Villar nabigatzaile donostiarraren E, petrel! Cuaderno de un navegante solitario liburuan oinarritutako E, petrel! Julio Villarrekin solasean obra antzeztuko dute ostiralean Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean. Mikel Sarriegi hondarribiarrak sortutako Astrolabium Teatroa taldearen lana da, Sarriegik berak moldatua. Iazko urrian gaztelaniaz estreinatu zuten Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktorian (ikusi beheko bideoa), eta ostiral honetan lehenbizikoz euskaraz antzeztuko dute, zuzendariaren etxean.
Sarriegi bera izango da Julio Villar taula gainean, eta bere ondoan ariko dira Alvaro Garaialde, haren lagunaren papera betez, eta Iñaki Dieguez soinujolea. Musikari irundarrak obrarentzako propio sortu du musika, eta taula gainean joko du, zuzenean.
Julio Villarrek Mistral belaontzian egindako lau urteko bidaia gogoangarria kontatzen du obrak. 1968an Bartzelonatik abiatu eta, 38.000 itsas milia egin ostean, Lekeitiora iritsi zen 1972an, munduaren bira eginda. Arriskuz, gorabeheraz eta zirraraz betetako bidaia bat izan zen, Villarrek liburuan kontatzen duenez, “askatasun sentimenduaren bultzadaz egina”. Astrolabium Teatroak garai hartako eta egungo protagonistaren ikuspegitik kontatzen du bidai hura. “Lagun baten eta musikari baten eskutik, Julio Villar abentura hartara bultzatu zuten arrazoien berri izango dugu, haren nortasunean barneratuko gara, eta bidaia gogoangarri hartako zenbait pasadizo biziko ditugu. Gaur egungo Julioren nondik norakoak ere agertuko dira, orain egiten duen bizimodua eta haren bidaiak”, azaldu du Astrolabiumek.
Kontakizunaren bitartez, Villar abenturazalea ezagutzeko aukera izango du ikusleak, baita bere alderdi ameslari eta poesia zalea. “Naturak eta Lurrak liluratuta bizi den pertsona ulertzen saiatuko gara, bai eta haizeak, izarrek eta ilargiak harengan sortzen dituzten sentimenduak ere”, erantsi dute.
Ostiralean izango da obraren euskarazko moldaketaren estreinaldia Itsas Etxean, 20:00etan. Dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte Arma Plaza kultur eta turismo gunean (osteguna arte), eta Interneten erosi nahi duenak, Kutxabanken bitartez egin dezake.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.