Hondarribiko parrokiko organoa berritu dute, eta nola geratu den ikusi eta entzuteko aukera izango da larunbatean.
Hondarribiko parrokiko organoa izango da protagonista larunbaterako
Arma Plaza Fundazioak antolatu duen jardunaldian. Goizez bisita gidatua egingo da, eta arratsaldez, kontzertua.
Parrokia Elizaren organo konponketa: bere bitxikeri guztiak, hori da 11:00etan egingo den bisita gidatuaren goiburua. Izena ematen dutenek —ezinbestekoa da— konponketa lanak burutu dituen Denis Lacorreren azalpenak entzuteko aukera izango dute tenpluko korutik. Organoaren xehetasunak aipatu eta konponketa prozesuari buruz mintzatuko zaie Lacorre.
Gaztelaniaz izango da bisita, eta parrokiaren atarian hasiko da. Parte hartu nahi duenak 943 64 36 77 telefono zenbakira deitu behar du, edo Arma Plaza Fundazioaren posta elektroniko helbidera
idatzi.
Loreto Aramendik emango du larunbateko kontzertua, Sorzabalbehereren laguntzaz
Arratsaldean, kontzertua
Baina organoa konpontzeko egindako lanak balioan jartzeko ez da modu hobeagorik instrumentua jotzea baino. Eta hori izango da larunbat arratsaldean egingo dutena, 20:00etan. Loreto Aramendi Donostiako Francisco Escudero institutuko irakasleak estreinatuko du organo berritua, parrokiko organista den Ximun Sorzabalbehere laguntzaile izango duelarik. Biek, Jose Manuel Azkue zenaren omenez joko dute.
Aramendik Wagner, Liszt, Bach, Saint-Saëns eta Faureren obrak interpretatuko ditu eta Sorzabalberek Pasquier eta Bachenak.