Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bi aldiz hobeak

Etxekoek irabazi dute Hondarribiko XVI. Traineru Jaitsiera. Berdeek erakustaldia eman dute eta B ontzia bigarren sailkatu dute, Orio eta bi pasaitarren aurretik.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/02/15
Hondarribiko XVI. Traineru Jaitsiera

Ama Guadalupekoa zubien azpitik igarotzen. Urteko lehen bandera irabazi dute berdeek.

Hondarribia Arraun Elkarteak erakustaldia eman zuen larunbatean etxean. Hondarribiko XVI. Traineru Jaitsiera zegoen jokoan eta etxekoak ziren faboritoak. Aurreikuspenak bete zituzten berdeek, baina hori ez ezik, bigarren ere geratu ziren hondarribiarrak, bi traineru sartu zituzten Orio, San Pedro eta Koxtape-San Juan elkarteetako ontzien aurretik. Gainera, lehen trainerua goitik behera etxeko arraunlariekin osatu zuen elkarteak, eta hala, bigarren traineruan, lehen ontzian itsas milia asko egin izan dituzten kirolariak sartu ziren. Hondarribia A-k 21 minutu eta 14 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko; hamazazpi segundo atera zizkion Hondarribia B-ri (21:31), Oriori 25 (21:39), 31 segundo San Pedrori eta San Juango arrosei 40 (ikusi sailkapen osoa). Itsaso zakarra zegoenez, ibilbide alternatiboan egin zen Hondarribiko XVI. Traineru Jaitsiera, Jabier Ugarte lorategien paretik ibaian gora abiatuta, Irun eta Hendaia arteko zubien azpitik pasa eta irlen inguruan ziaboga hartuta, buelatko bidea osatzeko. Gizonezkoen proban hogei traineruk eman zuten izena, horien artean San Miguel Ligan lehiatuko diren sei elkarte: Hondarribia, Orio, San Pedro, San Juan, Astillero eta Zumaia. Denboraldi hasieran, olatu gainean kolpea eman du Hondarribiak, eta dagoeneko aurkariek badakite bikingoak aurten ere gerra emateko prest daudela. 2016ko lehen bandera irabazi du arraun elkarteak, eta talde oso zabala duela erakutsi. Bistan denez, Mikel Orbañanos prestatzaileak buruhauste itzela izango du maiatza aldera, lehen taldetik kanpora zeintzuk geratu behar diren erabakitzeko orduan.
Hondarribiko XVI. Traineru Jaitsiera

Bigarren geratu zen Hondarribia B, San Miguel ligako hainbat aurkarien aurretik

Nesken estreinaldia Larunbateko jaitsierak Hondarribiko nesken estreinaldirako ere balio izan zuen. Urte batzuen hutsunearen ondoren berriro atera du emakumeen ontzia arraun elkarteak, eta larunbatean lehen aldiz lehiatu ziren. Etxekoez gain, beste bi traineru aritu ziren emakumeen proban, Orio eta Hibaika, eta horiek ezustekoa eman zuten, bandera lortuz. Beteranoetan Zumaiako Telmo-Deuna izan zen azkarrena, Getxoren eta Fortunaren aurretik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.