Estropada baten emankizuna antzeztu zuen Hok ezpattuk! taldeak
Hok ezpattuk! taldeak irabazi du garai berriko III. Hondarribiko Herri Olinpiadetako parodia proba. Traineru estropada baten zuzeneko emankizuna antzeztu zuten Hok ezpattuk!-ekoek eta hainbat elementu uztartu zituzten, hala nola, telebistako aurkezle ezagunak, Ama Guadalupekoako arraunlariak, arraun elkarteko ordezkariak, edota abenduan ospetsua egin zen ur-hegazkina, besteak beste.
Atzo arratsean egin zuten Jostaldi pilotalekuan eta harmailan goraino bete ziren. Lau taldek huts egin eta gero, 24 izan ziren Inauteri ostiraleko antzezkizunera aurkeztu ziren talde olinpikoak.
Epaimahaiak onartu zuen oso zaila izan zutela erabakitzea, taldeen mailagatik. Besteak beste, orijinaltasuna, atrezzoa eta jantziak baloratu behar izan zituzten, baina lehen postuetan “gehien trasmititu dutenak” geratu direla azaldu zuten.
Hok ezpattuk! taldearen atzetik, iazko irabazlea geratu zen bigarren, Ashkorax; eta hirugarren Kolax+Hirekin Enak Ariki sailkatu zen, aurreko urtean banatuta aritu ziren bi kuadrillek sortutako talde berria.
Ikusi Ashkorax eta Kolax+Hirekin Enak Ariki taldeen saioak
Taldeen artean eginiko bozketa ez puntuagarriaren arabera ere Hok ezpattuk! izan zen parodiarik onena egin zuen taldea, baita atrezzo hoberena. Jantzi onenaren saria Ashkoraxek jaso zuen. Parodia txarrena, aldiz, Ziplo lurrera kuadrillarena izan zen taldeen bozketaren arabera.
Hondarribiko Inauteria. Egitaraua
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.