Lehen aldiz 0-12 urteko haurrentzako produktu, zerbitzu eta jarduerei buruzko azoka bat egingo dute Ficoban: Txikien Azoka. Martxoaren 11tik 13ra izango da.
Haurrentzako produktuak
Lehen aldiz 0-12 urteko haurrentzako produktu, zerbitzu eta jarduerei buruzko azoka bat egingo dute Ficoban: Txikien Azoka. Martxoaren 11tik 13ra izango da.
Haurdunaldia, amatasuna eta haurtzaroaren sektoreak ukituko ditu azokak, eta zehazki, moda, osasuna, puerikultura, gorputz ariketa, aisia eta hezkuntza izango dira ardatzak. Oro har, guraso izango direnei edo izan berriak direnei zuzenduta egongo da.
Ficobak jakinarazi duenez, guraso eta haurrei egokituta egongo da 3 pabilioia, eta edoskitze areto bat prestatuko dute beharrezko guztiarekin: sofak, tronak, biberoi berotzaileak, aldatzekoak, haur higieneko gauzak…
Haurrentzako aisia gune bat ere egongo da puzgarriekin, jolas eta tailerrekin… Azkenik, kafetegia eta atsedengune bat prestatuko dute.