Hilaren 29an egingo dute aurrekontuen gaineko ezohiko udalbatzarra.
PPren eta EAJren botoekin aurrera atera du PSEk udal aurrekontua
Hilaren 29an egingo dute aurrekontuen gaineko ezohiko udalbatzarra. Udal gobernuak proposatu duen behin-behineko proiektuak 69.783.300 euroko aurrekontua du, iazko hasierako aurrekontua gaindituz (66.245.460 euro).
Udal taldeek ostiral honetara arte aurkeztu ahal izango dituzte euren zuzenketak, eta handik egun batzuetara, ziurrenik hilaren 25ean (astelehena) bilduko da Ogasun Batzordea udalbatzarrean aurkeztuko den txostena erabakitzeko.
2,7 milioi euro, Jaurlaritzatik
Udalaz kanpoko erakundeei dagokionez, Eusko Jaurlaritzak 2,7 milioi euro gastatuko ditu Irunen hainbat proiektuetarako. Garrantzitsuenak honakoak dira: Luis Mariano eta Artaleku artean irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartzeko 1 milioi euro, Mondragon Unibertsitatea eta Irun Berrikuntza Factoryrentzat 600.000 euro eta Gain Gainean parkean balio anitzeko pista egiteko 400.000 euro.