Alde Zaharrean agertu dira pintaketa xenofoboak. Dagoeneko ezabatu dituzte.
Langile bat, Santa Maria ateaurrean eginiko pintaketa xenofoboak ezabatzen
Pintaketa xenofoboak egin zituzten bart gauean Hondarribian. Alde Zaharrean azaldu dira gaur goizean spray-arekin eginiko pintaketak, parrokian eta Kale Nagusiko sarreran. Dagoeneko ezabatu dituzte, udalak aginduta. Gaztelaniaz idatzita zeuden eta, besteak beste, gizarte zerbitzuetako diru laguntzei egiten zieten erreferentzia.
Pintaketen berri izan bezain pronto, ezabatzeko eskatu du udalak. Margoa kentzeko, desugertzaile ekologikoak erabili dituzte, harriari kalte egiten ez dioten produktuak.