Muguruza, Baionan AEKko irakasle zen garaian
Josu Muguruza kazetari eta politikariaren bizitza lantzen duen
Zohardia dokumentala proiektatuko dute ostiralean (hilak 4) Hondarribian. Hondarribiko EH Bilduk antolatu du emanaldia eta Kultur Etxean egingo dute, 19:00etan.
Lander Iruin eta Markel Andia dira dokumentaleko zuzendariak, eta bilbotarraren bizitza jaso dute, diputatu akta jasotzear zela 1989ko azaroaren 20an Madrilgo Alcala hotelean erahil zuten arte. “Muguruzak 70.eko hamarkadan Bilboko Errekalde auzotik hasi eta nazio mailako arazoetan hartutako konpromisoaren bilakaera erakusten digu”, azaldu du EH Bilduk.
Politikan jarduteaz gain, GALen garai bortitzenetan
Egin egunkariko kazetaria izan zen Muguruza —
Zihordia ezizenez sinatzen zituen bere kronikak—, eta Baionan AEKko irakasle izan zen, Guardia Zibilak bere bikotea atxilotu eta Ipar Euskal Herrira ihes egitea erabaki zuenean.
Ikus-entzunezkoa filmatzeko, bilbotarra ezagutu zuten pertsona askorekin elkartu ziren Iruin eta Andia. Besteak beste, Iñaki Esnaola, Jose Luis Elkoro, Fermin Muguruza, Xabier Arzalluz, Martin Garitano eta zenbait errefuxiaturi eginiko elkarrizketak jasotzen ditu
Zohardia dokumentalak.