Ibaiak mugara iritsi dira
Itsasgorarekin mugaraino iritsi dira Bidasoko hainbat erreka eta zenbait puntutan gainezka egiteko gutxi falta zaie.
Santa Engrazia erreka, Erribera-Behera kaletik pasatzen
Itsasgorarekin mugaraino iritsi dira Bidasoko hainbat erreka eta zenbait puntutan gainezka egiteko gutxi falta zaie. Oraindik euri asko egin behar duela iragarri du Euskalmetek, batez ere Gipuzkoa ekialdean. Biharko egoera lasaituko da eta arreta gune bakarra itsasoa izango da.
Irudian Santa Engrazia erreka ikus daiteke, 15:30ean, Erribehera kalean. Ez da lehen aldia bertako bizilagunek ura hain goian ikusten dutela, baina ibilgua garbitu zutenetik lasaiago daude.
Hori bai, argi dagoena da eguraldia aldatu egin dela. Lehen muturreko egoerak ez ohikoak ziren bezala, orain ez ohikoa dena euria normal egitea da. Gutxitan botatzen du, baina zerua estaltzen den aldiro alerta egoera ezarri behar izaten dute.