San Juan plazako kontzertuetarako I. Pintxo Rock ekimena prestatuko dute, karteleko bandetan onarritutako pintxoekin.
El Columpio Asesino taldea
Asko handitu da denbora laburrean
Irun Rock, eta dagoeneko zaila egiten zaigu pentsatzea lehen edizioetako kontzertu nagusiak San Juan plazan egin zirela. Antolatzaileek ez dute hori ahaztu, eta ez dute ahaztu nahi, eta aurten ere programazio osagarria prestatu dute udaletxeko plazan.
Izan ere, San Juan plazan abiatuko da VI. Irun Rock, ostiral arratsean. Eszenatokira Men of Rock Musika Elkarteko hiru talde handi igoko dira: Havoc, Correos eta Rural Zombies. 20:00etan hasiko da festibala.
Larunbat eta igande eguerdian ere kontzertuak izango dira San Juanen, 13:00etan hasita. 26an banda lehiaketako irabazle Smoke Idols eta Donostiako Los Bracco taldeek joko dute, eta 27an, aurtengo edizioko talde irundar bakarra: Calle Beat.
Aurtengo berrikuntza nagusia I. Pintxo Rock ekimena izango da, jaialdiko taldeak jateko aukera emango duen ekimen gastro-musikala. San Juan plaza inguruko hainbat tabernek 2015eko kartela osatzen duten taldeetan oinarritutako pintxoak prestatuko dituzte, eta 1,5 eurotan salduko dituzte, bai ostiral arratsean, baita larunbat eta igande eguerdietan.
Pintxo-Rock. Tabernak eta pintxoak
- The Corner. Bullet Proof Lovers.
- Orrua. El Columpio Asesino.
- Sargia. Havoc.
- Mari. Guadalupe Plata.
- Bohemian. La M.O.D.A.
- Arano. Correos.
- Manolo. Nacho Vegas.
- Izartxo. Rural Zombies.
- Baserri Rock&Meat. Siniestro Total.