Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bermeok irabazi du Kontxako bandera

Bermeok irabazi du bigarren jardunaldia eta Kontxako bandera, Hondarribiari 6 segundu ateraz. Hondarribiak inork nahi ez zuen lehen kaletik egin behar izan du arraun.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/09/13
Inork ez zuen lehen kalea nahi, eta Hondarribiari egokitu zaio. Zama horrekin bogatu du Ama Guadalupekoak gaur Kontxako estropadako bigarren jardunaldian. Urdaibaik, aldiz, laugarren kaletik egin du arraun. Alde ikaragarria egon zitekeenik ez zirudien, baina gerora ikusi da lehen kalearen beldur izatearen arrazoia, Hondarribiak ezin izan baitu olaturik hartu bueltako bidean. Hasieratik erakutsi ditu hortzak Bermeok, eta ia hasieratik geratu da atzean Hondarribia, denboraldian lehen aldiz Orio eta Kaikuren atzetik. Hala ere, joanekoan aldeak ez dira handiak izan, hiruzpalau segundokoak gehienez. Oriok bizkaitarren erritmoari eutsi dio, eta balizara aurretik iritsi da (9:44). Bermeok segundo batera egin du maniobra, hirura Hondarribiak eta Kaikuk laura. Lan erditan, lehen jardunaldiko abantaila janda zuen Bou Bizkaiak. Olaturik ez bueltatzeko Ziabogara azken tokian iritsi arren, maniobra bikaina egin dute berdeek eta Urdaibairekin ia parekatuta hasi dute bueltakoa. Baina lehen olatuak erakutsi du kaleen arteko aldea bazegoela. Berrehun metro egin orduko Hondarribia atzean geratu da berriro, laugarren tokiraino jaitsiz. Ondoan Kaiku zuen, urteko estropada onena eginez, eta horrek ez dio mesederik egin Ama Guadalupekoari, kale hobeagoen bila joateko aukerarik ez baitute izan. Gauzak horrela, Bermeo tartea irekiz joan da, 10 segundokoa izateraino. Berdeak olatuaren zain egon dira, baina lehen bi kaleetatik ez da asomatu ere egin. Hala, irla parera iritsi direnerako Bou Bizkaiak poltsikoan zuen bandera, Hondarribiari 9 segundo ateratzen baitzizkion. Badian Ama Guadalupekoa indartsu azaldu da, dena emanda, baina Bermeok eutsi egin dio, lehen jardunaldian egindako lan bikaina berretsiz. Azken paladetan Hondarribiak bigarren postua lortu du, Orioren aurretik sartuz, baina Bermeok baino 6 segundo eta erdi gehiago behar izan du helmugara iristeko.

 “Porrota ez, pena bai”

Estropada bukatuta buru makur azaldu da Ioseba Amunarriz hondarribiarren patroia, kopetilun, baina gustura egindako lanarekin. “Porrot handia ez, pena bai. Porrota izango zen urte guztian ez ibili izana. Ehuneko ehuna atera behar zen, ez da atera eta listo”, esan du. Kale zozketagatik galdetu zaionean, kiroltasunez erantzun du hondarribiarren patroiak: “Kontxarako zortea behar da, baina kalea ez da aitzakia izan behar, Urdaibaik garaipen handia lortu duelako”.

Kontxako Bandera. Sailkapena orokorra

  • Bermeo: 38:35,30
  • Hondarribia: 4,88ra
  • Orio: 19,46ra
  • Kaiku: 21,22ra
  • San Juan: 41,68ra.
  • San Pedro: 1:04ra
  • Tiran: 1:16ra
  • Donostiarra: 2:02ra
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.