Lorea Elizalde eta Antxon Bello: Irun, erditze eta geroko hezkuntzarik gabe
Irungo biztanleak baztertuak gaude zerbitzu eta eskubideetan, osasun zerbitzu publikoan, Osakidetzak, Ama programaren barruan, erditze eta geroko hezkuntza ematen ez duelako. Baina kurtso hau inguruko beste herrietan egiten dute, Osakidetzaren zerbitzuen barruan.
Gaur egun ama izatea ez da zeregin erraza, eta edozein laguntza ondo datorkigu, hori dela eta, Ama programa, erditze baino lehenagoko programan bakarrik mugatzera ez da nahikoa, baizik eta, erditze eta geroko programaraino luzatzea hoberena izango litzateke (beste herrietan bezala), gure ugalketa bizitzan, erditze eta geroko momentuak oso garrantzitsuak direlako.
Ama hezkuntzako eta erditze eta geroko programaren helburu orokorra, ama berriari beharrezkoak diren bideak gure amatasuna era jakitun eta kontsekuente batean bizitzeko ematea da, esperientzia egoki bat lortzeko, beti bikotearen parte hartzearekin.
Hau dela eta, Osakidetzari eskatzen diogu, ama geroko hezkuntza kurtsoak irakastea Irungo biztanleriari.