27 pertsonako zerrenda aurkeztu du ezker abertzaleko taldeak eta datozen egunotan aurkeztuko du ofizialki
Ortzi Alonso, Abotsanitzen alkategaia
Ortzi Alonso buru duela, 27 izeneko zerrenda aurkeztu du Abotsanitz ezker abertzaleko talde berriak maiatzeko udal hauteskundeetarako, hamazazpi hautagai eta hamar ordezko, legeak baimentzen duen gehiena. Alonsorekin batera, Juanito Ortiz Bilduren zinegotzi ohia, Igor Enparan, Estitxu Urtizberea eta Lupe Queiruga ageri dira lehen bost postuetan.
Prentsari bidalitako oharrean azaltzen dutenez, aste honetan bertan egin dute “hautagaien zerrenda definitiboa”, eta datozen egunotan egingo dute aurkezpen ofiziala eta taldeko argazkia.
Honakoa da Abotsanitzen hautagaien zerrenda:
- Ortzi Alonso
- Juanito Ortiz
- Igor Enparan
- Estitxu Urtizberea
- Guadalupe Queiruga
- Ibai Labaien
- Telmo Basterretxea
- Itxaso Arruabarrena
- Osertz Aldai
- Libe Garmendia
- Mitxel Arzak
- Aitzol Arroyo
- María Jesús Bolaños
- Oihan Alberro
- Maddi Errasti
- Mikel de la Linde
- Ane Amunarriz
Ordezkoak:
- Gerardo Fermín
- Eneko Merino
- Gema Arrillaga
- Mikel Louvelli
- Ibinka Lete
- Marian Amunarriz
- Angel Alkain
- Maxuxa Larrarte
- Xabier Agirre
- Loli Gartzia