Txapelketaren babesle nagusiak eta Malagako Udalak estropada hara eramateko ahalegin handia egin dutela gaineratu du San Miguel Ligak. La Malagueta hondartzan hasi eta bukatuko da III. Euskadi-Basque Country Bandera.

Ama Guadalupekoak Andaluzian hasiko du La Caixa trofeoaren defentsa
Euskal kostaldetik mila kilometrora hasiko da aurten San Miguel Liga, Malagan. Ekainaren 28an izango da, igandez, eta probak La Malagueta hondartzan izango du abiapuntua eta helmuga. III. Euskadi-Basque Country Banderak emango dio hasiera traineruen aurtengo denboraldiko txapelketa nagusiari.
Irakurri gehiago