Arkeologia osoa, Irungo biltegira
Gipuzkoako ondare arkeologiko guztia Gordailura mugitzen hasi dira
Orain arte Eusko Jaurlaritzaren Derio eta Intxaurrondoko biltegietan egon da material hori eta lekualdaketaren ondoren, kudeaketa Gipuzkoako Aldundiak egingo du. Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kiroleko diputatua pozik azaldu da akordioarekin: “Arkeologia ikerketaren prozesu osoaren kudeaketa Aldundiaren eskuetan geratzen da, bilduma osoa batuta dago, zaharberritze lanak errazago eta hobeto egingo dira eta kudeaketa publiko eta bateratua egingo da”.


