'Moskuko urrea', Hondarribian
Juanma Sarasolaren liburuaren aurkezpena, asteazkenean, Muaran
Irungo Moskun 80-90. hamarkadetan izandako mugimendua jasotzen duen Moskuko urrea liburua aurkeztuko dute asteazken honetan, hilak 25, Muara elkartean, 20:00etan. Juanma Sarasola Xaun-ek idatzi du liburua, eta Muaran, “kultur eta gizarte mugimenduen eztandaren azterketa, baita Hondarribiak eta hondarribitarrek jokatutako rolarena ere” aztertuko ditu.