Igeriketa sinkronizatu saio bikaina egin zuten Ashkorax taldeko neska-mutilek
Igeriketa sinkronizatu odoltsua saioarekin Ashkorax taldeak irabazi zuen ostiral gauean Soroetako pilotalekuan egin zen Hondarribiko IX. Herri Olinpiadetako parodiaren proba, garai berriko II. ekitaldikoa. Saio bikaina egin zuten Ashkoraxekoek, hutsik gabe, igerilekuan bi marrazo sartu eta urak odolaren gorri kolorea hartu duen arte.
80-90 hamarkadetakoetan parte hartu izan zuen Ashkoraxek eta ondo baino hobeto uztartu zituen parodia olinpiko batek irabazteko behar diren elementuak: gai on bat, umorea, janzkera zaintzea, atrezzoa, jarrera, eta publikoari ezustekoa ematea. Lehen segundotik eta azkeneraino, Soroetan bildutako guztien barreak eragin zituzten beteranoek eta epaimahaiko lau kideek ez zuten zalantzarik eduki. Ashkorax talde beteranoarena izan da inauteri ostirala berreskuratu duen parodia eguneko saio onena.
Saio orijinalaren saria ere irabazi zuten, taldeek beraiek emandako hiru sarietako bat. Beste biak Nudistak eta naturistak taldearentzat (janzkera onena) Ijito ezkontzaga-tik, eta Usain Voltiyeruan Semiakentzat (parodia kutreeena) izan ziren, azken hauena arazo tekniko gehiegi izan zituen reggae emanaldiagatik.
Milatik gora hondarribiar elkartu zen atzo gauean Soroetako frontoian parodia ikusteko. Saioa luzatu zen hiru ordu ingurutan txalo, barre eta latua ere egin zuten. Giro bikaina izan zen ia hogei urtez egin gabe egon den parodia egunaren itzuleran.
Jonas Ormabera eta Koldo Emery pailazoek egin zuten aurkezpena, eta Iker Alzaga arduratu zen soinu eta argiez. Hirurek lan itzela izan zen. Antlatzaileek epaimahaiko kide izatea onartu zutenen lana eskertu zuten: Rosa Perezek, Enrique Mincherok, Iñaki Goikoetxeak eta Iñigo Aristizabalek osatu zuten parodiaren epaimahai olinpikoa.
Ikusi talde guztien argazkiak
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.