Gran Soleko izokin brotxeta
Hondarribiko Gran Sol tabernako Bixente Muñoz eta Txemi Artola sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte bihar, hilaren 17an, Calin (Kolonbia) egingo den Picnic gastronomia ekimeneko zortzigarren ekitaldian. “Ekimen desberdin eta bitxia da, Cali hiriko biztanleak gune publikoetara atera arazten dituena, lurrean eta mantel baten gainean pintxoez edo ‘platillo’-ez goza dezaten, dena musikaz girotuta”, azaldu du Muñozek.
Kolonbiako sukaldari ezagunekin parte hartuko dute hondarribiarrek aurtengo Picnic-ean. “Sukaldea ulertzeko duten modua ezagutzea espero dut, sukaldarien lan egiteko modua. Esperientzia aberasgarria izango da eta Hondarribian proposamena egin zidatenean oso erakargarria iruditu zitzaidan”, gehitu du Gran Soleko arduradunak.
Muñozek eta Artolak bi pintxo prestatuko dituzte Calin. Batetik,
Ogitartekoa, Erdi Aroko pintxoen lehiaketa irabazi zuena; eta bestetik, Greziako jogurtarekin belarrekin eta berdurekin lagundutako izokin brotxeta bat.