‘Korrika’ antolatzeko batzordea asteazkenean Irunen
Apirilaren 7an Trebiñutik abiatuko den eta hil horren 17an Donostiara iritsiko den Korrika antolatzeko laguntza behar du AEK-k eta horretarako, bi urtero ohi duen bezala, herri edo eskualde batzordeak antolatzen hasi dira. Asteazkenean, hilaren 26a...
Apirilaren 7an Trebiñutik abiatuko den eta hil horren 17an Donostiara iritsiko den Korrika antolatzeko laguntza behar du AEK-k eta horretarako, bi urtero ohi duen bezala, herri edo eskualde batzordeak antolatzen hasi dira. Asteazkenean, hilaren 26an, Irungo batzordeak Legia kaleko euskaltegian du hitzordua, 19:30ean ere. Bi urtetik behin egiten den euskararen aldeko korrikaldiak apirilaren 12-13ko gaualdian zeharkatuko du gure eskualdea.
Deitzaileen ezagutzera eman dutenez, “bertan Korrika 17-ren nondik norakoak eta gure eskualdean egingo direnak ezagutzeko aukera izango da, eta horrela nahi izanez gero, herrirako bestelako ekitaldiak proposatzekoa ere. Horrez gain, herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko ditugu. Jakin badakigu denok ez ditugula aukera berdinak ekarpenak egiteko, eta horregatik, hain zuzen ere, konpromisorik gabe etortzeko eskatzen diogu jendeari. Bakoitzak bertan entzundakoaren arabera erabakiko du gero bere ekarpena zein izan daitekeen”.