Nor gara

 

OARSO BIDASOKO HITZA, OARSOALDEKO HITZAren (2003an sortua) eta BIDASOKO HITZAren (2009an sortua) arteko baturaren emaitza da, 2010eko azaroan eman zena.

Oarsoaldeko lau herrietako (Errenteria-Orereta, Pasaia, Oiartzun eta Lezo) eta Bidasoko Gipuzkoa aldeko bietako (Irun eta Hondarribia) tokiko informazioa lantzen dugu, euskaraz, era independente eta pluralean.

Gure helburuen artean euskara, euskararen inguruko mugimenduak eta euskaltzaletasuna sustatzea eta laguntzea daude, euskararen normalizazioa bultzatuz; eta aldi berean Oarsoaldeko eta Bidasoko eskualdeak osatzen dituzten dituzten herrietako talde eta eragileei hitza ematea, eta eskualdeko euskarazko hedabide erreferente izatea.

Gaur egun, proiektu komunikatibo hau 9 langilek osatzen dute eta milaka irakurlerengana iristen da. Ostiralero papereko astekari bat publikatzen dugu, aktualitatea era lasai, landu eta sosegatuan helaraziz; eta egunero webgunea elikatzen da herrietako eguneroko albisteak egitaratuz. Horrez gain, hainbat gehigarri ere argitaratzen dira, hala nola, arraun gida, mahai eta pareta egutegiak, Gabonetako agenda, jaietako euskarri bereziak…

Eta eguneroko informazioa hiru webguneren bidez ematen dugu: oarsobidasoa.hitza.eus webgune orokorra, oarsoaldea.hitza.eus Oarsoaldeko webgunea, eta bidasoa.hitza.eus Bidasoko webgunea. Horrez gain, Oarso Bidasoko herri bakoitzak bere Facebook eta Twitter kontu propioak dauzka. Instragam sareko kontu orokorra ere badu hedabideak.

Kontuan izanik OARSO BIDASOKO HITZAren komunitatea harpidedunek, irakurleek, norbanakoek, herrietako eragile ugarik eta abarrek osatzen dutela, ezinbestekoa da elkarren artean laguntzea eta batera joatea.

Inoiz baino Interneteko irakurle gehiago ditugula ikusita, eta joerak goranzkoa izaten jarraitzen duenez, prest gaude komunikazio erronka berriei aurre egiteko, baina gure proiektua babesteko eta jarraipena emateko beharrezkoa dugu zure laguntza, beraz, animatu zaitez HITZAkide izatera!