GUTUNA: 'Bidea elkartasuna da'
Hiru abuztuko uda berotsu hartan botila hura itsasora bota genuen.
Bertan, 5.000 besarkada, 4 olatutzar eta mezu ñimiño bat. Isiltasunean urruneko itsaso eta uharte galduak zeharkatu ondoren, zuek jaso egin zenuten.
Eta udara horretan itsasora jaurti genuen botila hura ireki zenutenean, gure besarkadak jaso eta mezua irakurri ostean, elkartasunez beteriko olatu handi baten Irunera karri zintuzten.
Eta honaino, gure plazaraino, gure etxeraino, bai laguntza behar dutenei, laguntzera etorri zineten, eta hau ez dugu sekula ahaztuko.
Anai-arrebok, ez dugu gu gogoratzea nahi, gutaz ez ahaztea baizik. Eta egun batean itsasoan jaso zenuten senidetasun, borroka eta elkartasunezko mezu horrek, zuen auzo eta herrietan, eta azken finean zuen bihotzetan daramazuen mendu berri horretan, gainezka egin dezan opa dizuegu. honek, guztioi, borrokatzen eta amesten lagunduko digu eta.
Berriro ere, elkar ikusi eta elkar topo egingo dugu.
Mila esker guztioi!
Irungo Harrera Sarea.