Zinema (Irun): 'Girabira'
Girabira ekimenaren bigarren jardunaldia ostiral honetan izango da, 20:30etik aurrera, Alai Txokon. Horra egitaraua:
- 20:30ean, jardunaldiaren hasiera.
- 20:30etik aurrera, Pixarren kartelen erakusketa. Familiek photocall tematikoan betikotu ahalko dute momentua. Piknik musikal bat izango da, filmen soinu bandarekin girotua, eta Txikis del Bidasoa eta Bizinema entitateetako ordezkariek aipatu dutenez, Pixarren filmetako pertsonaia batez mozorrotuta agertzen direnek zozketa berezi batean parte hartuko dute. Familiak parkera mantak eraman eta belarretan afaltzera gonbidatu dituzte arduradunek. Aulkiak jarriko dituzte, edozein kasutan.
- 22:00etan, emanaldiaren eta animazio jardueren hasiera.
- 22:00etan, animazioa eta jolasak hasiko dira, emanaldiekin batera. Hain zuzen ere, Pixarren bost film labur hauek emango dira: Pajaritos, La primera cita de Riley, Jack-Jack ataca, Abducido eta Presto.