Ikus entzunezkoak (Hondarribia): Zinegoak

Bilbon egiten den LGBTIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdia da Zinegoak. Fikziozko film luzeak, film luze dokumentalak, fikziozko film laburrak, film labur dokumentalak eta lan esperimentalak eskaintzen dituzte eta aurten bigarrenez helduko da Hondarribira. Sexu-aniztasunaren, identitatearen eta generoaren inguruan hausnartzen duten filmak proiektatuko dituzte. Elebitan izango da.