Yogipuina (Irun): 'Nire txakurra, nire zaindaria'
CBAn, Maite Arreseren bidez, ipuinen bitartez yogako jarrera ezberdinak landuko dituzte urriaren 19an, 17:15ean. 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioak dira, elebidunak (euskaraz eta gaztelaniaz). Arnasketa gogoan hartu, emozio ezberdinak erreparatu era muskuluak eta artikulazioak landuko dituzte. Saioaren bukaeran, erlaxazioa egingo da gorputza tenkatuz eta lasaituz, haurra guztiz lasaitzeko asmoz. Irudi goxoak irudikatuz, umeei kezkak gainditzeko aukera berriak emango dizkiete. Gorputza, emozioak eta adimena landuko dituzte ipuinen irudimena baliatuz.