Txaranga Eguna (Irun)
Egun osoan zehar Irungo kaleetan zehar ibiliko dira bost txaranga: Los Perolas, Burrunba, Peña Poteo, Gauerdi eta Los Trankilos. Lehenbizi, 11:00etatik 13:00etara, Los Perolas arituko da. Burrunba elektrotxaranga 11:30etan hasiko da eta 13:30ak arte egongo dira. Peña Poteoren txanda, 18:00etatik 20:00etara izango da, eta Gauerdirena 19:00etatik 21:00etara. Azkenak, Los Trankilos izango dira, 19:30etatik 21:30etara.