Txapelketa (Irun): Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen lehiaketa

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX. Txapelketa egingo dute martxoaren 2an Palmera Montero gunean. 2007an sortu zen lehiaketa, baina 2015ean azken edizioa egin zuten. Aurtengoa da itzuleraren urtea eta Aitzondo Euskara Taldeak hartu du antolatzearen lekukoa; 23. Korrika Irundik abiatuko dela testuinguru gisa hartu dute erabakia. Antolakuntzan AEK eta Irungo Udala ere badaude.