Tailerra (Irun): Haziak eta hazitegiak
Furgobaratza zerbitzu ibiltaria Irungo Baratze Parkean izango da urriaren 4an, 18:00etatik 19:30era, hazien eta hazitegien inguruko doako tailer bat emateko. Bertaratzen direnek baratzean dauden barazkietatik haziak nola lortu eta ondoren haziak nola zaindu ikasiko dute.
Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko da, eta baratzeko aholkularitza edota hazitegi eta hazi ekologikoen inguruko informazioa emango dute.