Tailerra: 'Eraiki zure itsasontzia'
Oiasso Museoak itsasontziak eraikitzeko tailer bat antolatu du uztailaren 6rako, 8 eta 12 urte arteko gazteei begirakoa. Ikastaroa museoaren egoitzan egingo da, 11:00etatik aurrera, eta ordubeteko iraupena izango du. Ikastaroa doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da aurretiko erreserba egitea 943 63 93 53 telefono zenbakian edo helbide elektronikoan. 15-20 gazterentzako tokia dago.