Sanmartzialak (Irun): Ekainak 25
08:00
Mendi Buelta Urdanibia plazatik irtenda, San Martzialeko zelaian bukatuta. 12-15 km-ko ibilbidea Aiako Harrian barrena. Doako jarduera.
Antolatzailea: Irungo Mendizaleak taldea.
08:30
Diana, Irungo Txistulari Taldearen eskutik, hiriguneko kaleetan, Alde Zaharrean eta Dunboan barrena.
09:00
Bakailaoa Pil-Pilean XLVI. Lehiaketa Urdanibia plazan.
Antolatzailea: Jostallu elkartea.
09:00
San Migel parajean (Bidasoa auzoan), Gazteentzako Ur Lasterretako Espainiako II. Kopa.
Antolatzailea: Santiagotarrak KE.
10:00
Haurrentzako XXXIV. Marrazketa eta Pintura Lehiaketa Junkaleko plazatxoan. Eguraldi txarra egiten badu, Artaleku udal kiroldegian egingo da.
11:00
Irungo Atsegina elkarteko Erraldoiak, Pinar – San Juan plaza.
Ibilbidea: Konpartsak, San Juan plazatik abiatuta, Colon pasealekua, Alberto Angera plaza, Oiartzun kalea, Hondarribia kalea, Pinudi kalea, Bera kalea, Antzaran plaza eta Colon pasealekua igaroko ditu, San Juan plazan bukatzeko.
12:00
Uranzu frontoitik irtengo da Ezpata-Dantza, Kemen Dantza Taldearen eskutik. Hiriko zenbait kaletan barrena ibiliko da, eta dantza egingo dute Ama Xantalen ermitan, Oiasso Museoaren parean eta San Juan plazan.
12:00
Mutxikoak Erromeria eta Euskal Dantza San Juan plazan.
Antolatzailea: Meakako Adixkideak taldea.
16:30
Binakako XVII. Puzzle Lehiaketa Erromes plazan. Aldez aurretik izena ematea gomendatzen da. Eguraldi txarra egiten badu, frontoi txikian egingo da.
Antolatzailea: Santiagoko Deabruak Kultur Taldea.
17:00
Haurrentzako XXXIV. Marrazketa eta Pintura Lehiaketaren Jaialdia eta Sari Banaketa Junkaleko plazatxoan. Eguraldi txarra egiten badu, Artaleku udal kiroldegian egingo da.
17:00
Olinpiadak Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago). El Pilar ikastetxeko Haurren eta Nerabeen Partaidetza Foroko ikasleek dinamizatuta egongo da. 12 urtetik gorakoentzat.
18:30
GazteTALENT, Oihan Vegak aurkeztuta, Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago). Izena eman behar da aldez aurretik. 12 urtetik gorakoentzat.
18:30
Irungo Atsegina txarangaren ekitaldia, San Juan plazan eta inguruan.
20:30
BENGOren Kontzertua, Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago).
22:00
Diskofesta DJ CANDIrekin Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago).
22:30
Diskofesta DJ OIHAN Vegarekin Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago).