Sagardo Egun Alternatiboa (Irun)
Sagardo Egun Alternatiboa antolatu dute, eta proposamenak bertso saio bat biltzen du, Moskuko Aranaztarra tabernan.
Bertsotan arituko dira Aroa Arrizubieta, Arabako Txapelketa Nagusiaren txapela jantzi berritan, eta Igauri Lopetegi irundarra, Gipuzkoa Bertsotan lehiaketan parte hartzen ari dena oraintxe. Hitzordua 20:00etan finkatu dute.