Pelikula (Irun): 'Phantom thread'
Ramon Esparza Viela (Lesaka, 1923-1997) moda diseinatzaile lesakarraren lana lehen aldiz ikusteko aukera zabalduta dago Amaia KZn eta honen barruan Phantom thread pelikularen proiekzioa egingo dute hilaren 21ean (ostirala) 19:00etan Amaia KZn bertan.
Bizinema elkarteak antolatu du proiekzioa eta sarreren prezioa 5,50 eurokoa da. Horiek turismo bulegoan erosi behar dira edota Amaia KZko bulegoan. Leihatilan erosi nahi duenak emanaldia hasi baino ordubete lehenago gerturatu beharko du bertara, betiere sarrerarik geratuz gero.
Bizinemako Lur Usabiagak gidatuko du saioa eta ondoren, Pedro Usabiaga komisarioak hartuko du hitza. Honek zinema et modari buruz hitz egingo du.
Proiekzioa hasi aurretik, 18:00etan, ateak zabalduta egongo dira, Bizimenak antolatu duen erakusketa ikusteko. Bertan, zinemari lotutako diseinuari eta modari buruzko objektuak egongo dira ikusgai. Adibidez, Audrey Hepburn aktoreari eskaini diote atal oso bat. Argazki, poster eta aldizkari zaharrekin osatutako erakusketa da eta Hepburnen pelikuletako jantziak ikus daitezke, hala nola, Chanel, Balenciaga edo Givenchi markenak.