Pelikula (Irun): 'Kononi'
Urriaren 25ean, Dokuirunen saio berri bat antolatu da, “Kononi” (Txoriak) film laburrarekin. Mikel Galarzak eta Cesare Maglionik zuzenduta, pieza 19:30etan proiektatuko da jatorrizko hizkuntzan, Amaia KZren hitzaldi aretoan. Sarrera librea izango da lekua bete arte. Horrez gainera, aurkezpen bat eskainiko da proiekzioaren aurretik, eta mahai-inguru bat ondoren, bi zuzendarien eskutik.