Musika (Hondarribia): Abiyuan txarangaren XX urteurrena
Abiyuan txarangak 20 urte betetzen ditu aurten, eta bi hamarkadako bidea behar bezala ospatzeko festa eguna antolatu dute larunbaterako (hilak 14). Gipuzkoa osotik etorritako zenbait txarangek hitzordua izango dute festa egun luze honetan.
09:00etan diana eskainiko dute Abiyuan-eko kideek. 12:30ean berriz, The Joselontxos txarangaren txanda helduko da. 14:30ean bazkari herrikoia egingo dute Klink elkartean. Sabelak ongi bete ondoren, 16:30ean, Incansables txarangak erdiguneko kale eta plazak girotuko ditu. Azkenik, 20:00etatik 23:00etara, gaueko errondari ekingo diote. Berriak txaranga ariko da tarte horretan.
Bazkariko txartelak Loretxu, Ardoka, Ttopara eta Txantxangorrin eskura daitezke jada, 27 euroan