Mahai ingurua (Irun): Egungo kirol ereduaren funtzioak
Nolakoa da egungo kirol-eredua? zeintzuk dira bere funtzioak? eta nolako eragina dauka horrek gure bizitzan?. Galdera horiek abiapuntutzat hartuta, mahai inguru bat antolatu du Bidasoko Itaiak eta egungo kirol ereduaren funtzioez arituko dira.
Horretarako, Ane Bayo arraunlari ohia eta entrenatzaileak, eta Sara Mariezkurrena psikologoak hartuko dute parte. Hitzordua Larragane ostatuan finkatu dute (Meazuri kalea, 7) eta hilaren 18an izango da, ostiral honetan, 18:00etan.