Mahai ingurua (Hondarribia): 'Emakumeak, kirola eta osasuna'
Ane Bayo San Martinek, Anerenak Running Taldeko sortzaileak, bultzatutako egitasmoa da, eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin gauzatu ahal izango da. Bayok azaldu duenez jardunaldiak bi helburu ditu: batetik, osasunari eta kirolari buruzko ikuspegi profesional eta anitza eskaintzea. Eta bestetik, emakume kirolariek bizi izan dituzten erronkei eta lorpenei balioa ematea.