Literatura (Irun): Emakume Idazleen Eguna
Urriaren 16an Emakume Idazleen Eguna da, eta CBA udal liburutegiak gau bilera bat antolatu du 19:00etatik aurrera. Hogeita bat pertsonak zenbait emakume idazleren testu zatiak irakurriko dituzte euskaraz, gaztelaniaz, galegoz eta katalanez. Esther Barandiaranek pianoarekin eta Rebekka Riedelek biolontxeloarekin saioa girotuko dute.