Literatura (Hondarribia): Bordari eta Satarka sari banaketa
39. Bordari eta Satarka literatur lehiaketetako lanen sari banaketa egingo dute Itsas Etxean.
Satarka sariaren irabazlea Rakel Pardo Perez izan da Deiadarraren Antologia Bat lanarekin. Bigarren saria Amaia Trejo Aldekoak eskuratu du, Beti iraganez doalako poemarekin. Hondarribia saria, berriz Ainhoa Aranburu Puentek jaso du, Kukuaren kantorea lanarengatik.
Bordari sariari dagokionez, lehenengo saria Imanol Sorondo Baltasarren Garbitzailea lanak irabazi du, eta bigarren saria Oscar Azkona Garciaren Jon Alderrai lanak. Kasu honetan, Hondarribia saria hutsik geratu da.