Liburu aurkezpena (Hondarribia): 'Atlas emocional Bidasoa'

Maria Jose Noainek ondutako Atlas emocional Bidasoa liburuaren aurkezpena egingo dute larunbatean. Helga Massetani editorearen eta Maria Jose Noainen arteko solasaldiaren bidez lanaren nondik norakoak zalduko dituzte.
Bidasoa ibaiko historia hamar kapitulutan jaso du egileak bertako biztanleen memoria historiko eta pertsonalaren mapa emozional bat osatuz. Desagertutako lanbideak, Pirinioetako Tratatua, ibaiak XX. mendeko gatazketan muga gisa zuen pisua edo Bidasoako Eskolako artea dira landutako zenbait gai.
Elena Odriozolak ilustratu du liburua.