Kultura (Hondarribia): Irakurketa talde feminista
Feminismoa ardatz izango duen irakurketa talde bat martxan jartzea da proiektu honen helburua. Partaideek feminismoaren historiaren edo teorien, emakume idazle eta artisten, edota gaur egungo debateen inguruan duten ezagutza aberasteko espazioa izan nahi du, baita eztabaidarako gune ere.
Saio honetan artea eta feminismoa izango dute ardatz.