Kontzertua (Irun): Ricardo Requejo Ganbera Zikloa
Ricardo Requejo Ganbera Zikloak badu hitzordu berri bat hilaren 14an eta Flautas Virtuosas kontzertua eskainiko dute. Amaia KZn izango da emanaldia, 19:00etan, eta sarreraren prezioa 5 eurokoa da.
Pedro Jose Rodriguez (txirula), Horacio Parravicini (txirula) eta Juan Jesús Silgero (pianoa) artistek Nocturno en Re Bemol (Frederic Chopin) eta Trio Opun (Friedrich Kuhlau) obrak interpretatuko dituzte, besteak beste. Musikarien hitzetan, “txirulariaren figura goraipatzea” dute helburu aipaturiko obrek.